Oxel Azkarate-Iturbe, Aitor Aritzeta eta Jose Ramon Vitoria: ‘Pertsona kooperatiboaren profilaren neurketa hezkuntza eta jendarte eraldaketa testuinguruan’

2024-03-14 Joxe Azurmendi Kongresua (2019)

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Oxel Azkarate-Iturbe eta Jose Ramon Vitoria Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleek eta Aitor Aritzeta UPV/EHUko Oinarrizko Prozesu Psikologikoen Saileko irakasleak ‘Pertsona kooperatiboaren profilaren neurketa hezkuntza eta jendarte eraldaketa testuinguruan’ hitzaldia prestatu zuten, kongresuko ‘Gizaberea’ atalaren baitan. Oxel Azkarate-Iturbek eskaini zuen hitzaldia. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan