2024-03-14 Joxe Azurmendi Kongresua (2019)
Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Mirene Zufiaurre Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasle eta LANKI Ikertegiko kideak ‘Erakunde eta enpresetan pertsonen arteko lankidetzarako joera neurtzeko tresna’ hitzaldia eskaini zuen, kongresuko ‘Kooperatibismoa’ atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.