miren artetxe

Maitane Nerekan Umaran eta Itsaslore Yarza Lopez: ‘Heriotzarekin bizitzen ikastea’

2024-03-14 Joxe Azurmendi Kongresua (2019)

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Maitane Nerekan Umaran eta Itsaslore Yarza Lopez Bigarren Hezkuntzako filosofia irakasleek ‘Heriotzarekin bizitzen ikastea’ hitzaldia eskaini zuten, kongresuko ‘Gizaberea’ atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan