2024-03-14 Joxe Azurmendi Kongresua (2019)
Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Iñigo Martinez Peña Batxilergoko filosofia eta psikologia irakasleak ‘Hiperindibidualismo kooperatibista? Zoriontasuna eta talde lana testuinguru neoliberalean’ hitzaldia eskaini zuen, kongresuko ‘Pentsamendu soziala’ atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.