Idurre Eskisabel Larrañaga: ‘Feminismotik naziogintzara hurbilketa bat Azurmendi bidelagun’

2024-03-14 Joxe Azurmendi Kongresua (2019)

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta UPV/EHUko Kazetaritza II Saileko irakasleak ‘Feminismotik naziogintzara hurbilketa bat Azurmendi bidelagun’ hitzaldia eskaini zuen, kongresuko ‘Pentsamendu soziala’ atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan