2024-09-10 Jardunaldia zentsuraz
Joan Mari Torrealdaik 1991. urtean defendatu zuen Deustuko Unibertsitatean bere zentsurari buruzko doktorego tesia: ‘La censura gubernativa y el libro vasco (1936-1983). Análisis de los informes del Lectorado’ . Unibertsitate berean aurkeztu da tesi haren liburua eta aurkezpena baliatuz, zentsurari buruzko jardunaldia osatu dute Lorea Agirre eta Xabier Eizagirre Jakineko kideek, Josu Bijuesca Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak eta Mari Jose Olaziregi EHUko MHLI Ikertaldeko zuzendariak.