2025-01-31 Jakinek antolatutakoak
Júlia Ojeda idazle katalanaren Màtria o barbàrie liburutik abiatuta bildu dira mahai inguruan Cira Crespo historialaria eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia. Lorea Agirre gidari, liburuaren aurkezpena baliatu dute feminismoaz, hizkuntza minorizatuez eta estaturik gabeko nazioez hitz egiteko, Kataluniako eta Euskal Herriko errealitateak gurutzatzen diren zubietan.
Berriak, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Jakinek lankidetzan antolatutako saioa.