2025-10-06 Aldizkaria
Inoizko Jakin jendetsuena dakar udazkenak aurten, uztailean utzi gintuen Joxe Azurmendiren aitortza bilakatua. Zenbaki bikoitz mardulak 90 artikulu biltzen ditu, hitzez eta irudiz. Amaieran, Herri eresia deitu diogun atalean, haren heriotzaren berri ematean jaso genituen zenbait dolu mezu bildu ditugu. Azaleko irudi konposizioa Irantzu Pastorrek sortu du, eta kontrazalerako Azurmendiren beraren poema zati bat hautatu dugu.





