miren artetxe

Jakin 255

2024-03-14 Aldizkaria

Azken hamarkadetan Euskal Herrian egin diren hizkuntza politiken azterketa dakar 255. zenbakiak. Lorea Agirre JAKINeko zuzendariak zenbakiaren sarreran gogorarazten duenez: «Bidegurutzearena euskararen biziberritzean azkenaldian erabiltzen den metafora bat da. Bidegurutzean gaude. Errotondan bueltaka, orain arte egindakoak irekitako bideak ixten ari direla. Jauziaren beharra ere ahoz aho dabil». Bidegurutzearen aurrean, hauxe proposamena: «Adostasun sozial eta politiko berri baten beharra. Ausardiaz jauzi egin edo atzera egin, bi aukera baino ez direla geratzen esan genezake, sinple esanda». Ildo horretatik, 2022ko urrian UEUk, Telesforo Monzon Laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak eta Jakinek elkarrekin antolatutako XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldiko sei adituren ekarpenak biltzen ditu zenbakiak. Ohi bezala, Egunen gurpilean saileko artikuluek eta kontrazalak osatzen dute zenbakia.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan