2024-03-14 Aldizkaria
2018ak kulturan eman duenari erreparatuz osatu du Jakinek 229. zenbakia. Hausnarketa librean nahiz diziplinaka, hamar lagunek osatu dute kultur kronika. Sustrai Colina eta Izaro Ieregi sortzaileek idatzi dituzte testu nagusiak. Laburrago, librean jardun dute Alberto Barandiaran eta Nora Alberbide kazetariek; eta diziplinaka, berriz: Maite Berriozabal bertsolaritzaz, Xabier Gantzarain arte plastikoez, Ines Arrue Unanue zinemaz, Oier Guillan antzerkiaz, Peru Iparragirre literaturaz eta Gorka Erostarbe musikaz. Guztiak Txakur Gorria, Adur, Axpi, Dani Fano, Diego Pallés, Eider Eibar eta Paula Estevezen irudi-balantzeekin osatuta.
Kultur kronikaz gaindi, Garazi Arrula Ruizek itzulpengintzari eta identitatearen auziari heldu dio Gaiak sailean.