2025-07-22 2025: Kooperatibismo eraldatzailea
Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen izenburua hartu du 2025ean Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.
Mahai inguru honetan, Ainhoa Intxaurrandieta (Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea), Xabier Barinaga-Rementeria (Kide Aholkularitza) eta Aitor Bengoetxea (GEZKI institutuko kide eta UEUko zuzendaria) aritu dira proiektuak garatzeko topatzen dituzten oztopo juridiko-administratiboez eta horien aurrean izan litezkeen irtenbideez. Moderatzaile lanetan Mikel Valero aritu da (Hiritik At kooperatibako kidea).
Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusgai daude Kooperatibismo eraldatzailea kategorian.
