2024-09-10 2024: Gatazkaren memoria
‘Gatazkaren memoria eta memoriaren gatazka’ izenburua hartu du 2024an Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, memoria eraikitzean presentzia desberdina hartzen duten ahots ugarien botere-harremanen dinamikak nola eragiten duen landu dugu.
Samara Velte doktore eta EHUko irakasleak bere tesian landutako gazteen gatazkarekiko memoriaren baldintzak azaldu ditu.