2024-03-14 2023: Gizarte Mugimenduak
Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak izenburua hartu du 2023an Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka gogoatatu dugu bertaratuok.
Lehen hitzaldian, Marina Sagastizabal (Soziologian doktorea) eta Ainara Santamariak (antropologian doktorea) komunitateak ehuntzearen premiaz eta sortzen diren gatazkez jardun dute.