2024-03-14 2023: Gizarte Mugimenduak
Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak izenburua hartu du 2023an Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka gogoatatu dugu bertaratuok.
Lehen mahai inguruan hainbat gizarte mugimendutako kideak aritu dira euren esperientzietatik: Leo Bueriberi (EHko emakume migrante eta arrazializatuen sarea), Iraia de la Torre Landera (Hordago!) eta Maider Avaristo (Emagineko kidea eta militante feminista).