miren artetxe

‘Maitasuna politikoa da’ (III): Nora Salbotx Alegria, Ula Iruretagoiena Busturia eta Jone Miner Aginaga

2024-03-14 2019: Maitasuna politikoa da

Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertu du aurtengo  ‘Maitasuna politikoa da‘ Jakin Jardunaldiak. Horretarako, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu ditu Usurbilen, uztailaren 11n eta 12an, Jakin, UEU eta Usurbilgo Udalaren elkarlanari esker.

Ideia horiek praktikara eraman dituzten ekintzaileen lekukotzak jasoko ditu ondoren jardunaldiak. Herri hezitzaileen Elizondoko esperientzia ezagutzera emango du Nora Salbotx Alegria NUPeko hezkuntza irakasleak. Ula Iruretagoiena Busturia EHUko irakasle eta arkitektoa, bestalde, Bakioko udal plangintza parte hartzaileaz arituko da, kolektiboan eta afektibitatean oinarritutako hirigintza azaltzeko. Jone Miner Aginaga Usurbilgo Udaleko arkitektoak herriko Txirikorda belaunaldien arteko bizikidetza sustatzeko etxebizitza proiektua aurkeztuko du.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan