2024-03-14 2018: Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila
Mende erdi pasa da 68ko Maiatzetik. Aukera aparta da egungo aldarri eta gizarte auzi eta eraldaketei erreparatzeko. Bederatzi aditu eta aritu bildu ditu horretarako ‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila‘ Jakin Jardunaldiak Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean. Bigarren egunean, ikastaroari amaiera emateko, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Bego Huarte gonbidatu genuen ‘Harrera herria nola antolatu’ saioa osatzeko. Lorea Agirrerekin solasaldian eman zuen bere lekukotasuna.
Grabazioa Berria egunkariaren emaitza da.