2019-03-04 Jakingunea
0:00
0:00
Bisitariek bihurtzen dute maiz museo bat hedabideetako titular, erakargarri eta ikusgarri izan beharra gailentzen baitzaie. Museo baten funtzioa, ordea, bestelakoa da: gizarte baten errelatoa osatzen dute artea bilduz, ikertuz eta erakutsiz. Desoreka horren inguruan hausnar egiteko elkartu ditugu Xabier Gantzarain eta Haizea Barcenilla arte adituak, Jakinek Euskadi Irratirako Miren Rubio kazetariarekin osatu duen erreportajean.