2020-11-03 Jakingunea
Egiarekiko interes eza gure garaiko ezaugarrietako bat dela dio Irati Zubia Landa filosofian graduatuak, egia-ostea deitutako garaian gaudelako. Arriskutsua da hori: «Egiarekiko axolagabetasuna dela medio, egiaren ahalmena galdu dugu, besteak beste duen ahalmen salatzailea. Galera handia da hori». Egiak deserosoak izaten baitira maiz, eta deserosotasun horrek ekartzen ditu aldaketak. Entzun Miren Rubio Iturria Jakineko kazetariak Radio Euskadirako gazteleraz osatu duen laburpena, Zubiaren artikulua oinarri hartuta, Jakingunea atalerako.