2021-04-30 Jakingunea
Xabier Leteri egin dakiokeen «omenaldi onena ikerketa, eztabaida eta transmisioa» dela sinetsita ari da Alexander Gurrutxaga ikerketa eta dibulgazio lanetan. Jakin aldizkariaren 242. zenbakian, Leteren trantsizio garaiko poetikak aztertu ditu. Bere hipotesiaren arabera, trantsizio osteko garaiko «jarrera eta ildo estetikoak trantsizio garaiko zauriak sendatzen saiatzeko erantzunak» izan litezke. Artikuluan eztabaidarako bidea irekitzen du, bere garaian traiziotzat jo ziren jokabideen inguruan.
Horri buruz jardun du Oihana Iguaran Barandiaran kazetariarekin, Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.