2025-12-18 Euskadi Irratia
Marina Garcésen Denbora bizigarri baterako liburuaren bueltan bildu ziren Durangoko Azokan Marina Garcés, Lorea Agirre eta Olatz Mitxelena, Jakinek, Badalabek, Euskalgintzaren Kontseiluak eta TEKSek antolatutako mahai inguruan. Haritz Azurmendi eta Leire Lison ere batu ziren solasaldira, euskararen gazte militantziei buruz hausnartzera.
Gaur egungo gizarteaz, esperantzaz, promesez eta denbora bizigarriez aritu ziren bostak Durangon, eta solasaldian egindako zenbait gogoeta bildu ditugu Euskadi Irratiko Jakingunean.
