2018-05-17 Elkarrizketak
“Dragoi-bola belaunaldiko zenbat gaztek uste dute plastikozko euskara zela hura?”. Galdera hau eta beste hainbeste bota ditu Irene Arrarats ‘Berria’-ko euskara arduradunak Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Euskara batua naturala eta informala izan litekeela eta izan behar duela uste baitu. Baina, zailtasunak ditu horretarako, halako molde eta erregistroan aritzeko erresonantzia kutxa nahikorik gabe jarraitzen duelako euskarak. Hori da euskara batuaren erronketako bat, Jakin aldizkarian idatzi duen artikuluan aipatzen duena. Gehiago ere jasotzen ditu bertan eta horietako batzuk izan ditu solasgai irratian.