Jean Haritxelharri elkarrizketa

2011-09-01 Artikuluak

Jean Haritxelhar irakasle eta akademikoa elkarrizketatu du Imanol Murua Uriak kazetariak. Haritxelharren bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Baigorrin; Bigarren Mundu Gerrako aleman okupazioari buruzko oroitzapenak; bigarren mailako, unibertsitateko eta gaztelania ikasketak Akize, Baiona, Mont de Marsan, Tolosa eta Parisen; hizkuntzalaritzaren arloan egindako ikerketak, Etxahun Barkoxekoari buruzko doktorego tesia barne; Bordeleko Unibertsitatean gaztelania departamentuko irakaslea eta euskarazko katedraduna; Euskal Erakustokiko eta Ikas elkarteko zuzendaritza; Udako Euskal Unibertsitatearen sorreran izandako parte-hartzea; Baigorriko alkate gisa bizi izandako esperientzia politikoa; Euskaltzaindiaren barruan egindako ibilbide luzea, akademiko eta euskaltzainburuorde gisa lehenik, eta euskaltzainburu gisa ondoren; Herria eta Enbata aldizkarietan argitaratutako artikulu eta zutabeak…

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan