2013-11-01 Artikuluak
Gabriel Aresti idazleak gazte-gaztetatik Arantzazurekin izan zuen harremana aztertzen du Paulo Agirrebaltzategik. Izan ere, Arestik harreman estua izan zuen, batetik, Jakin aldizkariko kideekin (Joseba Intxausti, Kepa Enbeita eta, bereziki, Joxe Azurmendirekin), eta, bestetik, 1956an 23 urte zituela ezagutu zuenetik, Bitoriano Gandiaga Arantzazuko poeta enblematikoarekin. Horrez gain, Arestiren poema-liburu gailurrekoena, Harri eta Herri, Arantzazuko munduan sustraitua eta girotua dago neurri handi batean.