2016-11-09 Artikuluak

Zazpi kultur egitasmo aurkezten dira, ezberdinak filosofia, izaera eta jardunbideari dagokienez, baina denak ongi errotu eta onartuak euskal kulturaren panoraman: Tabakalera (Ane Rodriguez), Astra (Leire Lopez Ziluaga eta Oier Plaza), Azpeitiko Kultur Mahaia (Izaro Zinkunegi), Katakrak (Nerea Fillat), Euskal Herria Zuzenean (Pauline Guelle), Hala Bedi Irratia (Gaizka Amondarain) eta Okela Sormen Lantegia (Nora Aurrekoetxea, Izaro Ieregi eta Irati Urrestarazu). Artikuluek puntu hauek jorratzen dituzte: egitasmoaren filosofia, funtzionamendua eta gobernantza, sortzaile, eragile eta erakundeekin harremanak eta euskara eta euskal kulturari buruzko ikuspegia.