2012-01-01 Artikuluak
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (1929-2012) idazle, hizkuntzalari, pentsalari eta euskaltzale handiari omenezko agurra eskaintzen dio Jakinek, Euskal Herriari, euskarari eta Jakini berari eman dion guztia gogoratuz eta aitortuz. Izan ere, artikuluan azpimarratzen denez, ezingo da azken berrogeita hamar urte luzeotako Euskal Herriaren historia idatzi, ia kapitulu guztietan Txillardegi aipatu gabe. Hainbat alorretan utzi du bere eragin zabala eta ondare ugaria: pentsamenduan eta kritikan, politikan eta herrigintzan, literaturan eta idazletzan, euskararen ikerkuntzan eta irakaskuntzan… Oro har, euskalgintzan.