2013-07-01 Artikuluak
Luzio Uriartek postmodernitatearen eta erlijioaren arteko loturaren analisiari heltzen dio, José María Mardones (1943-2006) soziologo eta teologoak, egungo pentsamenduari eta erlijioari buruzko gogoetan aditu ezagun eta onartuak, egindako ikerketen ikuspuntutik abiatuta. Mardonesek postmodernitateko pentsalari nagusien planteamenduekin izandako elkarrizketaren emaitzak eskaintzen ditu Uriartek: lehenik, elkarrizketa horren testuinguruko zenbait zehaztapen aurkezten ditu; bigarrenik, Mardonesek azpimarratzen dituen ideiak edo puntuak identifikatzen ditu; hirugarrenik, haren ikuspuntu kritikoa jasotzen du; eta, azkenik, gogoeta horien ibilbidearen balorazioa egiten du.