Birusaren agerraldia aurreikusia genuen hainbat saiakera eta filmetan. Gertatuko zela jakinda ere, gure errutina guztiak hautsi ditu. Pandemiaren ondorio politikoak aztertzen dira artikuluan, eta birusak errealitatearen azpian dagoen erreala desmaskaratzeko izan duen gaitasuna azpimarratzen da.
Gai nagusia sailean, pandemiak agerian utzi dituen gure gizartearen gaitzak eta etorkizun distopikoa irudikatzeko ditugun usteak eta tresnak aztertu dituzte Mario Zubiaga Garate, Arantza Etxeberria Agiriano, Joseba Azkarraga Etxagibel, Irati Zubia Landa eta Joseba Gabilondok. Harkaitz Canok etorkizuna irudikatzen duen fikzio distopikoa erantsi du.