Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Zergak gora eta behera

2014-05-14 Albisteak

Internetek deszentralizaziorako aukera ematen badu ere, enpresa handi batzuen eskuetan dago berori. Ekonomikoki ere, Apple, Google, Amazon, Facebook, eBay, Microsoft eta Yahoo enpresak irabazi handienak dituzten enpresa teknologikoak dira. Irabazi horiengatik ordaindu beharreko zergak, aldiz, non eta zenbat ordaintzen dituzten, hor koxka.

Badakigu enpresa horiek guztiak transnazionalak direla; batzuek hainbat herritan egitura propioa dute, beste batzuetan filialak eta beste batzuetan beste batzuekin aliantzak izaten dituzte. Europan dituzten estrategia ezberdinak aztertzen saiatuko gara. Denek beren irabazien araberako zergak ordaindu beharko lituzkete, baina, ingeniaritza finantzarioari esker, askoz gutxiago ordaintzea lortzen dute gehienetan.

Bermuda Uharteak eta Luxenburgo bezalako «paradisu fiskalak» aukeratzen dituzte batzuek horretarako. Beste batzuek, aldiz, Irlandaren ogasun lege «bereziez» baliatzen dira helburu bera lortzeko.

Financial Times-ek egindako artikulu batean (http://on.ft.com/1khfcoW), Erresuma Batuko 2012ko datuak erabiliz, argi ikusten zen zein puntutaraino zen larria egoera. Konpainia horien guztien fakturazioa kontuan hartuta, 54 milioi libera inguru bakarrik ordaindu behar izan zuten. Oso gutxi, izandako irabaziekin konparatuz gero.

Espainian, egoera oraindik okerragoa da. El País-ek egindako azterketa baten arabera (http://economia.elpais.com/economia/2014/01/18/actualidad/1390071860_568641.html), enpresa horiek 1,2 milioi euro bakarrik ordaindu behar izan zuten, nahiz eta herrialde horretan 577,8 milioi euroko negozioa egin.

Facebook eta Google enpresek ez dituzte publizitatearekin lotutako irabaziak Espainian ordaintzen. Filialen bidez Irlandara bideratzen dute negozioaren parte handi bat, eta diru gutxi mugitzen duten negozioengatik eta soldaten ordainketa bakarrik ordaintzen dute Espainian.

Yahook bere patrimonioan galerak bakarrik omen ditu (sic). Applek ere, nahiz eta inoizko salmenta hoberenak izan, galerak omen ditu; beraz, oso zerga gutxi ordaindu behar izan ditu.

Amazonek Luxenburgon ordaintzen ditu zergak, legislazio berezi horretaz baliatuz; eta eBayek 36.000 euro ordaindu behar izan zituen, atera kontuak. Microsoft omen da horietatik zerga gehien ordaintzen dituenetarikoa, ogasunarekin arazo ugari izan baditu ere.

Enpresa handi horiek, handi izateagatik bakarrik, fiskalitatean tranpak egiteko estrategia izugarriak lantzen dituzte. Egiten duten gehiena, aldiz, «legala» izan ohi da, legeek hori posible egiten baitute askotan. Horrekin batera, inpultso politikoak ere, «lanpostuak eta aberastasuna» sortuko dituztelakoan, horien ezarpenerako erraztasun guztiak ematen dizkie.

Argi dago fiskalitate, legedi eta politika horiek ez direla egokiak bertako garapen ekonomikoa eta subiranotasuna lortzeko. Aberastasunaren parte adierazgarri bat behintzat sortzen den tokian gelditzea ere ez dute lortzen. Batez ere kolonialismoaren garaian hain ohikoa zen politika estraktiboaren oso antzeko jarrera erakusten dute. Inperialismo berri honetan, lehengai nagusia ezagutza bihurtu bada ere.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan