2024-05-08 Albisteak
Joan Mari Torrealdaik 1991ean defendatutako La censura gubernativa y el libro vasco, 1936-1983. Análisis de los informes del Lectorado doktorego tesia liburu gisa argitaratu da. Maiatzaren 14an aurkeztuko da Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, gradu aretoan 11:00etan hasita. Aurkezpena zentsurari buruzko jardunaldiarekin osatuko da.
Jakin Fundazioak Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin antolatutako jardunaldian honakoek hartuko dute parte:
- Lorea Agirre Dorronsoro (Jakineko zuzendaria) eta Xabier Eizagirre Gesalaga (Jakineko erredakzio burua): Joan Mari Torrealdairen ekarpena eta haren doktore tesia.
- Josu Bijuesca Basterretxea (Gizarte eta Giza zientzietako fakultateko irakasle-ikertzailea): Zentsurari buruzko jakin-minaz harago: Torrealdairen ikerketa lana konpromisoaren zerbitzura.
- Mari Jose Olaziregi Alustiza (EHUko katedraduna eta MHLI Ikertaldeko zuzendaria): MHLI Ikertaldea: zentsura eta euskal edizioari buruzko ikerketak Torrealdairen ildoan hitzaldia.
Saioa streaming bidez ere eskainiko da.