HamaikaTB

Xabiertxoren mendeurrenean, mundua euskaratik landuz

Urriaren 2an egingo dira jardunaldia eta ekitaldia, Tolosan

2025-09-24 Albisteak

Xabiertxo liburua sortu zeneko mendeurrenean, ‘Mundua euskaratik landuz’ lelodun jardunaldia antolatu dugu Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkartearekin eta Tolosako Udalarekin elkarlanean.

Urriaren 2an izango da jardunaldia, goizez; arratsaldean, omenaldi ekitaldia egingo da Zerkausian. Honakoa da jardunaldiaren egitaraua eta zabalik dago izen ematea:

Egitarau osoa (deskargatu eskuorria):

09:15-9:30 | Ongietorria eta sarrera.

09:30-11:30 | Hitzaldiak: Xabiertxoren testuinguru historikoa(k).

    • Haritz Azurmendi Arrue, Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketaren egilea.
    • Cira Crespo Cabillo, historialaria.
    • Koldo Ordozgoiti Juanenea, kazetaria eta ikertzailea.

Aldibereko marrazketa: Kepa Etxeberria Lopez-Mendizabal.

11:30-12:00 | Atsedenaldia.

12:00-13:30 | Mahai-ingurua. Mundua euskaratik lantzeko erronka gaur egun.

    • Galder Gonzalez Larrañaga, Ikusgela proiektuko kidea.
    • Iratxe Retolaza Gutierrez, ikertzailea eta Euskal Curriculumean aditua.
    • Josune Zabala Alberdi, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko zuzendaria.

Moderatzailea: Ane Zuazubiskar Iñarra.

13:30-14:00 | Itxiera: Uxue Alberdi Estibaritz eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariak.

Larunbatean, bisita gidatua Tolosan zehar

Xabiertxoren lehen argitalpenaren urtemugarekin lotuz, urriaren 4an, 11:00etatik 12:30era, XX. mendeko Euskal Pizkundeari buruzko bisita gidatua antolatu da. Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketaren egile Haritz Azurmendiren eskutik, Tolosako Alde Zaharrean barrena euskararen aldeko mugimenduen eta istorioen berri jasotzeko aukera izango dute herritarrek, doan. Bisita gidatuan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Plaza Berritik abiatuko da ibilbidea.

Xabiertxo, ondare eta jarraibide

Ixaka Lopez-Mendizabalek 1925ean argitaratu zuen Xabiertxo Tolosan, belaunaldi berriei hezkuntza euskaraz ahalbideratzeko tresna gisa. Eduki didaktikoa testu laburrez eta istorio txikiz landu zuen, euskaraz ikasteko, euskara irakasteko eta euskarazko hezkuntzarako material izan zedin. Sekulako zabalpena izan zuen, eta 1979an, (Ixaka Lopez-Mendizabal hil eta bi urtera) Nazio Batuek izendatutako Haurraren Nazioarteko Urtean, Haur Liburuen Ohorezko Zerrendan txertatu zuten.

Irakurri pdf-a

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan