Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Txillardegi unibertsitatera itzuli da

2019-06-20 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/LhYqvW5Yv8E

Ia hiru hamarkadetan aritu zen Txillardegi EHUko irakasle. Pedagogia Fakultatean aurrena, gero irakasle emeritu moduan. Urte horietan guztietan idazten eta ikertzen jarraitu zuen, soziolinguistikari aparteko ekarpena eginez, besteak beste. Beste hainbat gai jorratu zituen bere ibilbidean zehar. Filosofia nola, hizkuntzalaritza, politika, literatura nahiz astronomia, esaterako. Hanka bat unibertsitatean, bestea etxeko bulegoan.

Ertz horietako batzuei helduta mahai-inguruak antolatu dituzte EHUk eta Jakinek. Dabilen pentsamendua saileko Txillardegiri eskainitako testu hautatuen liburukiak hartu dira oinarri, eta horien gainean aritu dira eztabaidan unibertsitateko hiru campusetan bertako irakasle eta gonbidatuekin.

Donostiako campuseko Filosofia Fakultatean, adibidez, Txillardegiren hizkuntza filosofiari buruz aritu ziren solasean Lorea Agirre Jakineko zuzendaria, Alaitz Aizpuru filosofian lizentziaduna eta Elkarreko kidea eta Ignazio Aiestaran eta Iñaki Zabaleta EHUko filosofia irakasleak. Mahai-ingurua jasota dago ikus-entzunezkoan (ikusi goian).

Horretaz gain, Alaitz Aizpururen solasaldia laburbilduta entzun liteke Lorea Agirreren hitzekin batera Euskadi Irratirako egindako Jakinen erreportajean.

Bestetik, Asier Blas, Ander Iturriotz eta Onintza Odriozola irakasleak ere mahaiaren bueltan elkartu ziren Txillardegiren nazio ikuspegiaz jarduteko Leioako Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean. Hori ere ikusgai dago (behean).

 

Mesedez, onartu cookieak eduki honetara sartzeko

Txillardegiren inguruko bideoak/audioak nahiz bestelakoak daude eskura ikus-entzunezkoei eskainitako atalean.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan