Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Telesailak: kultur kolonizazioa etxeko egongelatik

2020-03-01 Albisteak

Netflix, HBO, Apple TV… telesailen plataforma handiak gure etxeko egongeletara sartu dira, eguneroko kultur kontsumoa bere egin arte. «2019a historiara pasako da Interneten garaipen urte bezala, komunikabideetako plataformen arteko lehen postua kendu baitio sareak telebistari lehenengoz». Hala dio Libe Mimenza Castillo Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak Jakinen 235. zenbakian idatzitako artikuluan. Eta kontsumo iraulketa horrek ondorio zuzenak ditu. «Kolonizazio kultural erabatekoan gaude, sarri kontzientzia eduki gabe zer eraikitzen ari garen gure kultur kontsumoarekin».

Dena ez da ezkortasuna, dena den. Euskaraz sarerako propio prestatutako telesailak eta edukiak ere ekoizten hasi dira Euskal Herrian, eta horretarako espazioak ere zabaldu dira: Tabakalerako 2deo laborategia, Egunean Behin app-jokoa, Pikuak websaila… Azken horretako zuzendaria da Maddi Castro Elosegi. «Orain inoiz baino errezagoa da gauzak egitea, baina horiek ere nola egiten diren da kontua.  Nik neuk nahi baino mimo gutxiagorekin egin behar izan ditut websaileko hainbat gauza, baliabide faltagatik». Hori dela eta, bultzada baten premia dagoela uste du Mimenzak: «ekimen paraleloak hor daude, bai; baina, non da epe luzerako estrategia? Laborategien laborategia behar du herri honetako euskarazko komunikazioak».

Arriskuen eta aukeren inguruan Mimenzak eta Castrok aipatutakoak ekarri ditu ahozkora Miren Rubio Iturria kazetariak, Euskadi Irratiko Jakingunea atalerako egindako erreportajean. Entzun!

 

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan