2022-02-21 Albisteak
2021eko kultur balantzea bildu du Jakin aldizkariaren 247. zenbakiak, eta Nora Arbelbidek Lapurdiko udal liburutegi batetik begiratu zion euskal kulturari bere artikuluan. Eskubide kulturalez eta linguistikoez eta hauen gabeziez ohartzeko parada eman dio bere lanak. Gogoeta horiek garatu ditu Oihana Iguaran Barandiaran kazetariarekin Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.