Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Norbanakoaren eta burujabetzaren berrirakurketa, Beauvoir abiapuntu

2021-11-15 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/UulmTxG6nws

Donostiako liburutegi nagusian aurkeztu da ‘Simone de Beauvoir, norbanakoa eta burujabetza’ liburua. Mikel Urdangarin Irastorza filosofoa du egile eta Jakin Irakurgaiak bildumako 49. zenbakia da. Dagoeneko eskuragarri dago liburu dendetan zein webgunean.

Lorea Agirre Jakineko zuzendariak Jakin Irakurgaiak bildumaren arrazoia izan du gogoan, Joxe Azurmendik sortu zueneko bera: «munduko testu filosofikoak euskarara ekarri eta bertako pentsalarien obrak ekartzea». Horrela, euskarara ekartzen den filosofiak elkarrizketa osatzen du bertan sortzen dugun pentsamenduarekin. Zuzendariaren ustez, horixe da neurri handi batean Urdangarinek liburu honetan egin duena.

Xabier Eizagirre erredakzio buru eta editoreak, idazlea aurkeztu du eta liburuak egin duen ekarpena azpimarratu zuen, ez delako Simone de Beauvoirren pentsamendua aztertzean ase, eta kritikekin gurutzatzeaz gain idazlearen lanketa ere sumatzen delako.

Azkenik, Urdangarinek esker on hitzak izan zituen liburua posible egin duten guztiei, eta edukien xehetasunak azaldu (ikusi egileak egindako laburpen bideoa).

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan