Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Metrokoadroka Kolektiboak eskuratu du lehen JMT beka, ‘Artxibo biluzia’ proiektuarentzat

2022-12-07 Albisteak

13 proiektu jaso ditugu, askotariko ikuspegiak biltzen zituztenak; antolatzaileek oso balorazio ona egin dute. Maialen Akizuk, Eduardo Apodakak, Ibai Iztuetak eta Ainara Lasak osatutako epaimahaiak aho batez erabaki du Metrokoadroka Kolektiboaren ‘Artxibo biluzia’ proiektua saritzea.

Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak elkarrekin sortu dute Joan Mari Torrealdai ikerketa beka. Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak gogoratu duenez, Usurbildik Euskal Herriari beste ekarpen bat egiteko bokazioz jaio zen beka, Torrealdaik bizitza osoan egin zuen horretan sakontzeko asmoz: ikerketan, herrigintzan eta dibulgazioan, etorkizunari so. Torrealdairen izena eta izana uztartzen dituen bekaren proiektu irabazlea jakinarazita, horixe izango da hurrengo urratsa: «proiektu irabazlea gorpuztea, mamiz betetzea eta, gero, herriari eskaintzea». Irabazleei zein deialdian parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie, azkenik.

Haritz Azurmendi Arrue JAKINeko kide eta bekaren koordinatzaileak parte hartzea azpimarratu du, nola kopuruz hala mailaz: «etorkizuneko euskal kulturari begira jartzeko ariketa eskatzen genuen eta proposamenek heldu diote transmisioaren auziari, kulturgileen sarea josteko aukerei, herritarren parte hartzeari eta ikusgarritasunari, praktika berritzaileei…».

Azurmendik Maialen Akizuk, Eduardo Apodakak, Ibai Iztuetak eta Ainara Lasak osatutako epaimahaia eskertu nahi izan du, eta irabazlea aho batez hautatu izana gogoratu. Epaimahaiaren iritziz, proiektuaren «abiapuntua bera oso indartsua da». Izan ere, Beratarbide eta Guillanek Joan Mari Torrealdairen bizipen ilun bat hartu dute abiapuntu, atxiloketan, beste gauza askoren artean lapurtu zioten artxiboa. Esanguratsua da, hutsik geratu zen artxibo hura betetzeko hautatutako bidea: «galdera, ea zeintzuk ote liratekeen etorkizunerako berreskuratu nahi diren memoria zatiak, iraganeko eta oraingo ze erreferentzia kulturalekin bete etorkizuneko artxibo hori.

Oier Guillan irabazleak eskerrak eman ditu bekak eskainitako aukera eta ikuspegiagatik, eta euren proiektuak iraganerako begiradatzat hartzen den dokumentazioa etorkizunera begira jartzeko premiatik abiatu direla adierazi du, “dokumentakzioa” bilakatzeko.

Bekak, gainera, garrantzia berezia ematen zion ikerketaren zabalkundeari, eta irabazleek berariaz sortutako antzerki-performance piezez gain, herritarrei tresnak emateko eta euren aletxoa jartzeko tailerrak ere planteatu dituzte.

Solaberrietaren esanetan, lankidetza hitzarmena sinatu dute aurten, lau urterako, eta bi urtean behin egingo dute deialdia: lehenengo urtea ikerketa gauzatzeko izango da, eta bigarrena, lana gizarteratzeko. Udalak, urtero, 15.000 euro bideratuko ditu beka deialdia egin eta ikerketatik eratorritako proiektua dibulgatzeko, eta Jakin arduratuko da bekaren kudeaketaz.

Orain, beraz, irabazleek 18 hilabeteko epea dute euren proiektua gauzatu eta jendaurrean aurkezteko.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan