Menderakuntzek eragindako minak izendatzeko ahalegin bat

Martxoaren 5ean Bilboko Bira kulturgunean izango da mahai ingurua, 19:00etan

2025-02-17 Albisteak

Martxoaren 5ean, Bilboko Bira kulturgunean, galegoek, katalanek eta euskaldunek partekatzen dituzten minen inguruko hausnarketan bilduko dira Maria Reimondez, Ibai Atutxa eta Cira Crespo. Reimondezen A casa do amo liburua abiapuntu gisa baliatuz, menderakuntza, kolonialismoa, arrazismoa eta barbarismoa izango dira hizpide, Haritz Azurmendik gidatuta. Liburu horretan, idazle eta ekintzaile feministak galiziar literaturako diskurtso kolonial eta arrazista aztertzen du, eta hain zuzen ideia horien bueltan dabil Cira Crespo historialari katalana ere, herrialde katalanen eta Euskal Herriaren menderakuntzak eragindako zauriak izendatzeko tresna bila. Ibai Atutxa pentsalaria ere gaiaren inguruko gogoetan dabil aspaldi, eta Barbaroak eta Zibilizatuak azken saiakeran gure herriaren inguruan eraiki den diskurtsoa aztertuta ondorioztatu du indarkeria materiala dela «barbarizazio» hori.

Mahai ingurua 19:00etan hasiko da Bilboko Bira kulturgunean, eta sarrera irekia izango da aforoa bete arte. Euskalgintzaren Kontseiluarekin eta Berria egunkariarekin elkarlanean antolatu dugun ekimena da.

Irakurri pdf-a

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan