2019-07-15 Albisteak
«Komunikabideak askoz haratago doaz gaur egun: ustez deskribatzera edo aztertzera mugatzen diren errealitate horren elementu baldintzatzailea dira. Errealitatearen bilakaera aldaraz dezakete, haren izaera alda dezakete. Berez inoiz gertatuko ez zatekeen zerbait sortarazi ere egin dezakete». Mariano Ferrer kazetari eta adierazpen askatasunaren ekintzailearen hitzak dira, 1994an Jakinen idatzitakoak ‘Komunikabideak erakundeen gatibu’ artikuluan. Bizi osoan zehar izan zituen kezka eta borrokak ardazten zituen bertan. «Gaur egun komunikabideak dira, hiria, osasuna, hezkuntza edo ekologiaren maila berean, arazo garaikide handietako bat».
Librean ere bere hausnarketetarako plaza izan zen Jakin 1991n. Egunen gurpilean saileko sinadura bakar modura jardun zuen gaurkotasun gaiak eta hausnarketa pertsonalak harilkatzen.
Bere heriotzean, inoiz baino gaurkotasun handiagoz berrirakur daitezke orain bi hamarkada Jakinen idatzitakoak. Beti bezala, irakaspen.
‘Komunikabideak erakundeen gatibu’ (1994)
Egunen gurpilean – 62. zenbakia (1991)
Egunen gurpilean – 63. zenbakia (1991)
Egunen gurpilean – 64. zenbakia (1991)
Egunen gurpilean – 65. zenbakia (1991)
Egunen gurpilean – 66. zenbakia (1991)
Egunen gurpilean – 67. zenbakia (1991)