Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren inguruko jardunaldia

2021-05-17 Albisteak

Uztailaren 15 eta 16an izango da aurtengo Jakin Jardunaldia, Usurbilen. ‘Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?’ du izenburu eta izen-ematea dagoeneko zabalik da. Jakinek Udako Euskal Unibertsitatearekin eta Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatutako jardunaldian krisi klimatiko, ekologiko eta sozialaren inguruko hausnarketa sakontzea hartu du helburutzat, eta Euskal Herrian abian dauden alternatibak ezagutzera ematea.

EGITARAUA:

2021-07-15

09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00 Ongietorria eta sarrera.

  • Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria)
  • Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea)
  • Lorea Agirre (Jakin-eko zuzendaria)

10:00-10:40 Krisi sozio-ekologikoa, ekonomiatik haratago doan gaitz sistemikoa.

  • Unai Pascual (ekonomialaria eta BC3ko ikertzaile eta Nazio Batuen Erakundearen Bioaniztasunerako eta Ekosistema Zerbitzuetarako Plataformako kidea)

10:40-11:10 Ur berdearen garrantzia krisi klimatikoaren aurrean.

  • Ane Zabaleta (hidrologoa eta UPV/EHUko irakaslea)

11:10-11:30 Atsedena.

11:30-12:00 Klima aldaketa eta kostaldeko arriskuak.

  • Elisa Sainz de Murieta (geologoa eta BC3ko ikertzailea)

12:00-12:30 Euskal Herriko ingurune naturalaren etorkizuna.

  • Arturo Elosegi (UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle katedraduna, Landareen Biologia eta Ekologia Sailean)

12:30-13:00 Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

13:00-15:00 Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:35 Zer da bizitza erdigunean jartzea? Alternatiba antipatriarkalak arakatzen ekofeminismoetatik.

  • Mirene Begiristain (ekonomilaria, agroekologian eta elikadura burujabetzan aditua eta UPV/EHUko irakaslea)

15:35-16:10 Larrialdi klimatiko, metamorfosi ekologiko eta justizia sozialaren haritik borrokarzen.

  • Sabine Endara eta Xabier Harluxet (Bizi! mugimenduko kideak)

16:10-16:40 Uraren kudeaketa Nafarroan: gatazkak eta proposamenak.

  • Belen Ausejo (Urbizi taldeko kidea)

16:40-17:00 Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

 

2021-07-16

09:30-10:05 Klima aldaketa, glaziarren ikuspuntutik.

  • Ibai Rico (glaziologoa eta UPV/EHUko irakaslea) eta Eñaut Izagirre (glaziologoa, UPV/EHUko irakaslea eta BC3ko ikertzailea).

10:05-10:25 Abeltzaintza ustiaketa industrialaren ajeak. Nafarroako kasua.

  • Lorea Flores (biologoa eta Hego Euskal Herriko Greenpeace-ko koordinatzailea)

10:25-10:45 Esperientziak

  • Goiener
  • Usurbil, atez ate

10:45-11:05 Atsedena.

11:05-11:45 Esperientziak

  • Jauregia Etxaldea
  • Lurgaia Fundazioa

11:45-12:30 Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

12:30-13:00 Bukaera ekitaldia.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan