Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Judith Butler eta identitate subertsiboak

2018-05-08 Albisteak

Judith Butler filosofo estatubatuarraren Gender Trouble. Feminism and the Subversion of Identity (1990) lan giltzarria “ezinbestean” euskarara ekarri behar zuen Eskafandrak. Hala dio Lorea Agirre saileko kide eta Jakineko zuzendariak: “Kolpe batean irakurri eta ulertuko duen belaunaldia jada hemen dagoelako ate joka, eta gaitza litzateke horiek iristear direla guk, aurrekook, bidea ez ireki izana”. 

Izan ere, Genero nahasmendua postfeminismoaren eta Queer teorien oinarria da. Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategorizazioez hausnartzen du horien gibelean dauden botere harremanak aztertzeko. Eta emakume kategoriak bereziki ardazten du liburua: “Judith Butlerrek dio, feminismoak emakumea identitate kategoriatzat hartzen duenean, eta horrenbestez, subjektu eraldatzailetzat, nolabait, sistema heterozuzenaren kategoria berekin sortzen duela pentsamendua, eta, hain zuzen, borrokatu beharko lukeen sistema indartzen duela”. Horregatik, azaltzen du Agirrek: “Ez du uzten feminismoak sortu eta ekarri beharko lituzkeen aukera kulturalak, identitate anitz eta ez unibokoak sortzen, eta, ondorioz, askatu beharko lituzkeenak, esaterako, jada existitzen diren identitate ez arauzkoak, bazter uzten dituela. Hau da: sexua, natura, biologia bera konstrukto soziokultural politiko bat dela, eta, horrenbestez,  baita generoa ere”.

Horretarako, Mendebaldeko pentsamenduan oinarri diren hainbat filosoforen hausnarketekin eztabaidatzen du zuzenean Butlerrek saiakeran: Kant, Marx, Nietzche, Freud, Lacan, Irigaray, Marcuse, Foucault, Kristeva, Sartre, Klein, Simone de Beauvoir, Wittig… Elkarrizketa horren bidez doa apurka kategorizazioak dekontruitzen identitateen subertsioa proposatzeko. Feminismoa bera kritikatuz, feminismoarentzako eremu berriak zabaltzeko.

Lan hori euskarara ekartzeko ardura hartu du Ana Isabel Morales itzultzaileak Jakinek eta Elkarrek argitaratzen duten Eskafandra sailerako. Azala, berriz, Nagore Legarreta argazkilariaren irudiak paratu dio: zuri-beltzean lauso ageri den gorputza. “Jada euskal kultura da Butler”, azpimarratu du Agirrek. Euskaraz irakurri ahal izateak geure kulturan, pentsamenduan, diskurtsoan, markoan, praktikan, eraldaketan, kritikan sartu eta txertatzea ekarriko du”. 

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan