HamaikaTB

Joxe Azurmendiri aitortza ekitaldia, Durangoko Azokan

Jakinen eta Gerediaga elkartearen eskutik, abenduaren 8an izango da, Talaia aretoan, 11:30etik 13:00etara.

2025-11-20 Albisteak

Uztailaren 1ean hil zen Joxe Azurmendi, eta horren harira argitaratu genuen Jakin 269-270. Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi zenbakia. Inoizko Jakin jendetsuena izan da, ia ehun lagunek egin baitute ekarpena.

Zenbaki hori abiapuntu hartuta, eta Gerediaga elkartearekin antolatuta, pentsalari, idazle eta euskaltzaleari aitortza ekitaldia egingo diogu azaroaren 8an Durangoko Azokan, eta aldizkariaren azken zenbakia bezala, Durangoko ekitaldia ere kolektiboa izango da, euskal kulturgintzako hainbat lagunek hartuko baitute parte. Manifestu atzeratuaren talde-errezitaldia egingo dugu Landakoguneko Talaia aretoan. Miren Narbaizak musikaz eta Ainara Lasak irudiz jantziko dute eta Iñigo Astiz, Leire Bilbao, Oihane Zuberoa Garmendia, Josu Landa, Maialen Lujanbio, Iñigo Satrustegi eta Leire Vargas poetek hartuko dute parte.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan