Gora joan
Menua

Joseba Intxaustiri omenaldia Seguran, irailaren 14an

2024-09-02

Joseba Intxausti Jakinen sortzaile eta zuzendariari omenaldia eskainiko diogu irailaren 14an bere jaioterrian, Seguran. Batetik, bere ekarpenari buruzko jardunaldia egingo da eta jarraian, omenaldi ekitaldia.

10:00etan hasiko da Joseba Intxaustiren ekarpena aletzeko jardunaldia Botikaxar aretoan, eta Joseba Agirreazkuenaga, Paulo Agirrebaltzategi eta Nekane Goikoetxea izango dira hizlari. Jarraian, omenaldi ekitaldia egingo da plazan, 12:30ean.

Intxaustiren obra osorik dago eskuragarri euskal pentsamenduaren digitalizazioari eskainitako atalean.