Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Joan Mari Torrealdairi omenaldia

2021-07-30 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/ZhTfIq9C6Yk

2021eko uztailaren 30a, bere heriotzaren urteurrena «Joan Mari Torrealdairen eguna» bilakatu da, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak iragarri bezala. Goizean, bere ekarpen zabala aztertu da jardunaldian eta arratsaldean, omenaldia eskaini zaio Martin Ugalde Kultur Parkeko lorategian.

Jardunaldian, bere lanari lotutako lau alor aletu dira: Dabid Anaut euskalgintzan egin zuen bideaz aritu da, Xabier Eizagirrek liburugintza aztertzeko egindako lanaz, Lourdes Otaegik Torrealdaik zentsurari buruz egindako ikerketak errepasatu ditu eta Imanol Muruak kazetaritzan egindako ibilbidea eta prentsarekiko harremanak. Lorea Agirrek ireki du jardunaldia eta Joan Mari Larrartek eman dio itxiera, udazkenean eskuartean izango dugun Torrealdairen azken liburuaren berri aurreratuz: ‘Egunkaria. Arrakasta soziala’. (Lotura honetan ikus daiteke jardunaldi osoa).

Arratsaldean omenaldi ekitaldia eskaini zaio Martin Ugalde Kultur Parkeko lorategian, musikaz, bertsoz eta hitz ederrez josia. Hizlari jardun dute Paulo Agirrebaltzategik, Lorea Agirrek, Mikel Arrizabalaga lagunak eta Garazi Torrealdai alabak (Lotura honetan ikus daiteke omenaldi osoa).

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan