Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Joan Mari Torrealdairen azken esker hitzak: «Harro nago eraikitakoaz»

2020-08-03 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/_buq7-JbDsw

«Bakean joan naiz familiak inguratuta, bizitzak eman didan guztiari eskertuta». Esaldi horrekin hasten da Joan Mari Torrealdaik berak utzitako hil ondorengo agur mezua. Andanaka herritar eta euskaltzale elkartu ziren Usurbilgo elizan Torrealdairi azken agurra emateko, musika eta omenezko hitzak lagun; tartean Jon Maya dantzariaren aurreskua.

Elizkizunean bertan irakurri zuen alabak Torrealdaik idatzitako agurra. «Ezin izan zaituztet zuek guztiok banan-banan agurtu, baina badakit ulertu eta barkatuko didazuela. Harro nago eraiki dudanaz, bai familia eta lagunarte mailan, baita euskal kultura eta gizarte mailan ere. Ezin hobea izan dut bizitza, eta eskertua nago guztiz». Emaztea ere bereziki eskertu nahi izan du: «Eta nola ez nire eskerrik beroenak Beatrizi, amari, azken urteetan, nere ondoan tinko eta gogor eutsi dion emakume ausartari. Bera gabe nola jarraitu aurrera. Nire ardatza, emazte bikaina. Bizitza zor dizut».

Joan Mari Torrealdairen senideek ere esker hitzak besterik ez dituzte berairi emandako agurragatik. Adiskide, herritar, lankide, agintari, gizarte eragile, kulturgile, euskaltzale… asko izan dira Torrealdairen ekarpena gogoratzeko eta goratzeko gerturatutakoak. Ezin bestela. Hori dela eta, honako mezua helarazi nahi izan du Torrealdai-Gorriti familiak:

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, Joan Mariren azken agurrean ondoan izan zareten guztioi, agurra goxoagoa eta ederragoa izan da zuei guztioi eskerrak.

Eskerrik asko, adiskide, herritar, lankide, agintari, gizarte eragile, euskalgintzako eta kulturgintzako kide, euskaltzale oro. 

Eskerrik asko, bihotz altxagarri izan zarete.

Ez adiorik!

Torrealdai-Gorriti familia


Hona hemen agurraren laburpena jasotzen duen Berriaren bideoa:

Mesedez, onartu cookieak eduki honetara sartzeko

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan