2025-09-08 Albisteak
Lorea Agirre eta Paulo Agirrebaltzategi Jakineko kideak Tolosan elkartu dira Kike Amonarrizekin, Tribuaren Berbak saiorako grabaketan. Udazkenean itzuliko da programa, eta diktadura frankistari eskainiko zaion saioan Joan Mari Torrealdairen ikerketa mardula izan dute hizpide. Hala ere, tartea aprobetxatu eta aritu dira Jakinen ibilbideaz ere. Noski, Joxe Azurmendi hil berriaren ekarpenari ere eskaini zaio tartea.
Urri-azaroan izango da emisioa. Bitartean, Torrealdairen ikerketa sakonago ezagutu nahi duenak eskuragai du Joan Mari Torrealdaik idatzitako tesiaren liburua eta horren harira antolatu genuen zentsurari buruzko jardunaldia.
