Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jakin Jardunaldia, demografiaren bidez zaintza eta hizkuntza aurreikusteko

2022-05-26 Albisteak

Uztailaren 7an eta 8an egingo da VIII. Jakin Jardunaldia Usurbilen, datu demografikoetatik abiatuta zaintzen eta hizkuntzaren auziei erreparatzeko. Euskal Herria 2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza izango du izenburu eta UEUren, Usurbilgo Udalaren eta Jakinen lankidetzaren emaitza da. Demografian oinarrituko den arren, Jakineko zuzendari Lorea Agirrek azpimarratu du “erronka demografikoa deritzon hori benetan erronka den” zalantza ere planteatu nahi dela, ikuspegi kritikoa baliatuz. Euskal Herriaren geroa irudikatzeko ariketa izango da, baina ez irudikatzeko soilik, baizik: “etorkizun hori bizigarriago egiteko formulak proposatu eta pentsatzeko”, Agirrek azaldu bezala.

Aurkezpenean Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea, Kepa Sarasola UEUko zuzendaria eta Lorea Agirre Jakineko zuzendaria aritu dira hizlari. Guztiek izan dute gogoan UEUren 50. urteurrena, eta Solaberrietak “euskarari unibertsitateko ateak zabaldu eta euskara unibertsitatearen jardunean txertatzeko hamarka ekintzailek egindako ekarpena” goraipatu du. Sarasola zuzendariak berak oroitu du duela 50 urte zalantzan jartzen zela euskaraz unibertsitate mailako edukiak landu zitezkeen, eta hori gaur egun frogatuta dagoela katebegi askori esker, “tartean Jakin eta Usurbilgo Udala”.

Aurtengo jardunaldiak “erronka demografikoa” deitu dutena hartuko du abiapuntutzat, erronka ote den bera zalantzan jarriz. Datu demografikoen prospektiba Euskal Herriko markoaren baitan aztertuko dute Imanol Esnaola eta Marta Luxan adituek, eta aurrera begira planteatzen diren zaintzaren eta hizkuntzaren auziei helduko zaie jarraian. Zaintza alorreko kezkak Felix Arrieta eta Jule Goikoetxea irakasle eta ikerlariek xehatuko dituzte, eta Usurbilgo kasu praktiko bat aztertuko da segidan, hitzaldi ibiltaria eginez herrian zehar Erkuden Aldaz eta Maider Azurmendi bideratzaileekin.

Bigarren egunean, hizkuntzaren auziari helduko zaio, eta Garikoitz Goikoetxeak eta Itsaso Olaizolak osatuko dute aurreikuspena, lagungarri izan daitezkeen gakoak eskainiz. Solaberrietak aipatu bezala, “etorkizuna nolakoa izango den aurreikusteaz gain nolakoa izatea nahi genukeen pentsatzeko” balioko du jardunaldiak. Agirreren ustez ere, horretarako abagunea eskainiko dute bi egunek, “eragiten hasi eta behar diren eraldaketak garaiz martxan jartzeko”.

Jardunaldiari itxiera, urtero gisan, sagardoarekin topa eginez emango zaio. Ohi bezala, udazkenean jardunaldiari eskainitako aldizkari monografikoa argitaratuko du Jakinek.

Matrikulazioa zabalik dago jada.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan