Jakin 272: Kristina Mardaras, bizitza herrigintzari emana

2026-03-03 Albisteak

Historia bizia sailean, Kristina Mardaras Sedrun elkarrizketatu du Miren Amurizak. Herrigintzari lotutako bizitza irudikatzen da irakurgai honetan: ikastolak, alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak, AEK, bertso eskolak, Gerediaga elkartea, Arrate Irratia, Udako Euskal Unibertsitatea, Hik Hasi aldizkaria… Eta, nola ez, bertsolari eta bertsozale ibilbidea.

Bestetik, bertsolaritzan gertatzen ari diren mugimenduei erreparatu die Kepa Matxainek, gaur egungo joera sinbolikoak azken urteotako bilakaeraren argitan aztertuz. Jakin filosofatzen atalean, Olatz Mitxelena idazle, itzultzaile eta filosofoa elkarrizketatu du Itziar Ugartek.

 

‘Kristina Mardaras Sedrun: «Unibertsitateak irakasten ez dituen gauza asko irakasten ditu militantziak»’

Miren Amuriza

Kristina Mardaras Sedrun bertsolari, irakasle eta kultur eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Iurretako Oromiño auzoan; Herri Gaztedin parte hartzea Elizaren berriztatze garai betean; herrigintzan militantzia: ikastolen mugimendua, lehenengo alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak eta AEK, bertso eskolen sorrera Durangaldean, Gerediaga elkartea, Arrate Irratia, Udako Euskal Unibertsitatearen hastapenak…; Basauriko ikastolan irakasle lehenik, ondoren Otxandion, Zornotzan eta, azkenik, Iurretako Maiztegi eskolan; paper fabrikako bulegoetan langile; Irakasletza eskolako ikasketak Bergaran; Iurretako ikastolaren publifikazio prozesua; Hik Hasi aldizkariaren sorreran parte hartzaile; bertsolari ibilbidea: Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko lehen emakumea, 1986an; bertsozale ibilbidea: antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile gisa egindako lanak…

 

‘Multipolarraren azpikoaz: bertsolaritza inplikatuaren norabideak

Kepa Matxain Iztueta

Bertsolaritzako korronte sinboliko berrienak iragan hurbilarekin jarraiduran aztertzen dira, etorkizun hurbila moldeka dezaketen egiturazko mugimenduak hautemateko asmoz.

 

Zenbakia ixteko, Egunen gurpilean sailean, ohiko kolaborazioak: Shu Otero, Jokin Bergara eta artikulu honekin atal honi agur esango dion Cira Crespo.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan