Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jakin 265: Euskal Kultura 2024

2025-01-08 Albisteak

Mesedez, onartu cookieak eduki honetara sartzeko

Euskal kulturaren inguruko hausnarketan, sistemarekiko jarrera kritikoa nabarmendu da 2024ari begira. Kulturgintzako alor desberdinak aztertzen jarri ditu Jakinek hemezortzi aditu, hamar hitzez eta zortzi irudiz.
Elkarri lotzen zaizkion zenbait kezka azaleratu dituzte adituek urteak emandakoaren errepasoan, kulturgintza sistemaren gabezia eta ajeak aztertzetik hasi eta egituratik berresten diren itzal sinboliko –eta ez hain sinboliko– zenbait bistaratuz. Elkarri oihartzun egin dioten aldarri bilakatu dira artikuluok, baina, Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean dioen moduan, «jarrera kritikoa abiaburu» duten neurrian dute «kulturarekiko maitasuna akuilu».

Aurten zortzi irudigile ipini ditu gogoetan Jakinek, Irantzu Pastor azal egileaz gain: Mariñe Arbeo, Eider Eibar, Adur, Axpi, Joseba Larratxe, Exprai, Dani Fano eta Maite Caballero. Azkenik, 2023ko euskal liburugintzaren azterketa ere jaso du aldizkariak, Xabier Eizagirre Jakin-eko erredakzio buruaren eskutik.

‘Zabaldu ditugu begiak euskal literaturan?’
Irati Jimenez
Euskadi Saria irabazi zuen Begiak zabalduko zaizkizue (Elkar, 2021) saiakera kritikoa oinarri hartuta eta liburuaren ibilbidea aztertuta, euskarazko literatura eta euskal sistema literarioa zer egoeratan dauden eta zer arazo dituzten aztertu du: «irakurlearekin akordatzen ez diren idazle gehiegi daudela eta idazle gehiegirekin akordatu ere egiten ez den sistema literario bat daukagula».

‘Euskal Musikagintza SL’
Beñat Goitia Gerenabarrena Benizze
Millennial eta Z belaunaldiaren arteko mugatik euskal musikagintzaren egungo egoera, hegemonia, lobbya eta mainstream-a aztertu eta borroka armatuaren osteko epealdiak eragindako kultur egoeraren gaineko gogoeta egiten du, berehalako interbentzio baten premia aldarrikatuz.

Euskal kultura 2024
Askoren artean
Urtean zehar kulturaren hainbat alorretan gertatutakoaren balantzea idatzi dute zortzi egilek. Irati Elorrieta Agirrek Adania Xibli idazle palestinarrak Frankfurteko Azokan jaso behar zuen saria atzeratzeko erabakitik abiatzen du bere gogoeta. Galder Unzalu Etxabek Bilbon azken hamarkadetan ezarri den hiri ereduaren ertzak aztertzen ditu. Amets Aranguren Arrieta, Andoni Imaz Pozueta, Irati Majuelo Itoiz, Mikel Ayllon, Iraitz Mateo Gogorza eta Garazi Ansa Arbelaizek musika, zinema, literatura, antzerki, bertsolaritza eta artearen eremuak jorratzen dituzte, hurrenez hurren: Amets Arangurenek komunitate eta kolektibotasun beharra azpimarratu du musikagintzari begira; Andoni Imazek zinemagintza aztertu du; Irati Majuelo ere Palestinaren egoerari so jarri du literatura esparruak; Mikel Ayllonek arte eszenikoetan «euskal tragedia» ikusi du; Iraitz Mateok Bertsolamintza jardunaldietako gogoetak eta urteko gertakariak jarri ditu elkarrizketan; eta Garazi Ansak Basterretxea eta Txillidaren urteurrenei erreparatu die, museo eta programazioetan zuten itzala areagotu egin dela ondorioztatuz. Artikulu grafikoei dagokienean, Mariñe Arbeo, Eider Eibar, Adur, Axpi, Joseba Larratxe, Exprai, Dani Fano eta Maite Caballeroren begiradak biribildu du urtearen balantzea.

‘Euskal liburugintza 2023’
Xabier Eizagirre Gesalaga
2023ko liburu ekoizpenaren emaitzak aztertu ditu Eizagirrek, Torrealdaik 1976an abiatutako ikerketari segida emanez. Sarean osorik irakur daitekeen azterketaren laburpena dakar aldizkarira, hainbat joera azpimarratuz. Esaterako, inoiz baino liburu gehiago argitaratu direla 2023an: 2.791. 2022ko goranzko joera berari eutsi dio, beraz, urte horretako euskal liburugintzak, 2022an baino 248 titulu gehiago argitaratuz. Bestalde, helduen literaturak beherakada handia izan du: 257 titulu argitaratu dira (ekoizpen osoaren %9,2), 2022an baino %26 gutxiago. Izan ere, berriro ere nabarmena da liburuaren produkzioaren zatirik handiena haur eta gazteei zuzendutakoa dela, ekoizpen osoaren bi herenetik gorakoa (%69,3).

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan