Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jakin 250: Amaia Lasa Alegriari elkarrizketa

2022-06-28 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/ojtCZCoEn4I

Gure gertuko historiaren protagonistei ahotsa ematen die Jakinek Historia bizia sailarekin. Oraingoan, Amaia Lasa Alegria idazlea eta, Lorea Agirrek definitu bezala, «poeta fundazional bat» sakon ezagutzeko aukera eman digu Amagoia Gurrutxaga
Urangak. Bide urratzaile gisa bizi izandako esperientzia eta denboraren patxadatik egindako irakurketa oparitu dizkigu Lasak, eta, Agirrek ondo nabarmendu bezala, «geure historia politiko eta kulturalaren mataza osatzen du Lasak bere bizitzaz eta bere
pentsaeraz egiten duen kontaketa biziak». Bere ibilbidearen alde ez hain ezaguna agertu digu, a-e-i-o-u berri hari beste oihartzun bat gehitu diona.
Bestetik, Maider Eizmendi Iraola EHUko irakasleak emakume zientzialariek Berria-n duten presentzia ikertu du, kopurua zein nolakotasuna zainduz.
Gainera, Xabier Eizagirre Gesalaga Jakineko erredakzio buruak 2020ko liburugintza aztertu du.

‘Amaia Lasa Alegriari elkarrizketa’
Amagoia Gurrutxaga Uranga
Amaia Lasa Alegria idazlearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaini digu elkarrizketak: haurtzaroa Getarian; Magisteritza ikasketak Donostian; Zeruko Argia-rako idazlanak; 60ko hamarkadako lehen poesia aleak; 60ko eta 70etako giro sozial, politiko eta kulturala; emakumearen eta sexu askatasunaren aldarria eta feminismoaren eztanda; Ez Dok Amairurekin eta Joxean Artzerekin izandako harremana; familia bizitzaren eta emakume sortzaile izatearen arteko talkak; irakasle lanak ikastolan zein hezkuntza publikoan; Nikaraguako egonaldia eta iraultza sandinista…

‘Emakume zientzialarien rola eta protagonismoa komunikabideetan’
Maider Eizmendi Iraola
Emakume zientzialari eta akademikoen presentzia eta horien inguruan transmititzen den mezuaren ezaugarriak ikertu ditu Eizmendik Berria egunkarian, estereotipoen presentzia eta jorratzen dituzten diziplinek zeresanik duten aztertzeko. Zientziaz aritzeko iturri gisa baino, sarriago agertzen dira emakumeek zientzian duten egoeraren iturri bezala, ondorioztatu duenez.

‘Euskal liburugintza 2020’
Xabier Eizagirre Gesalaga
2020an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten da, bai ekoitzitako lanen eta bai ekoizleen nolakotasuna aztertuz. 2020an azpimarratzekoa da produkzioak berak izandako igoera, batik bat pandemia medio, Frantzia eta Espainiako estatuetan ere beherakada eragin duenean.

Zenbakia ixteko, Egunen gurpilean sailean Iñigo Martinez Peña eta Maialen Akizu Bidegainen testu bana; eta, kontrazalean, Dom Campistronek urte hasieran istripuz hildako Leire Iribarne abeslariari eskainiriko omena.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan