Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

J. Artze: “Norbera den bezala agertzea eta berea duen hori agertzea da gizarteari egin diezaiokeen mesederik handiena”

2018-01-12 Albisteak

Iturri zaharretik ur berria isurtzen jardun duen poeta, txalapartaria eta Ez Dok Amairuko sortzailea izan da Joxan Artze (Usurbil, 1939). Gazte zela, Jose Luis Zumeta artistarekin alde egin zuen moto zahar batean herritik. Europako hiriburuetatik ibili zen, Paris nahiz Londresen, garaiko ildo artistikoak ezagutzen. Urte batzuen buruan, ordea, itzuli zen sorterrira, hemengoaren egarriz, zioenez. Amari Londrestik bidalitako euskarazko poemak piztu baitzion egarria. Eta han ikusitakoa ikasiz, tradizioa eta berrikuntza uztartzeari ekin zion hemen. Euskal poesia esperimentalaren aitzindari izan zen Artze. “Ama tradizioa uztera menturatu ez dena. Eta tradizioak gauza onik badu, halafede, erabiltzen jakinez gero; ez, ordea, berak menperatzen bagaitu eta bere altzo goxotik ateratzera ez bagara ausartzen”. Herritik hartu eta herriari ematea baitzen bere helburua, garaiko kezka eta estetikaren bidez. Iturri zaharraren antzera, isurian. Eta sarri bere hitzak kantura ekarrita, bereziki Mikel Laboa adiskidearen eskutik. “Poema batek beste poema bat sortu behar baitu irakurlearengan”. Hala aritu da orain gutxi arte. Gaixotasun luze baten ondorioz hil da Artze etxean.

Horregatik gogoratu ditugu Jakinen 1977an Artzek esandako hitz hauek Euskal Kantugintza Berriaren harira, egun duten indarraz jabetuta. Eskertza gisa.

“Politika aurrerakoi bat egitea kantari batentzat, nire ustez, kantak ongi egin eta ongi ematea da”


“Tematika sakonki lantzen duenak, forma ere gehienean ongi lantzen du. Segituan ikusten du estetikak eta etikak elkarrekin duten aska ezinezko lotura. Picassok zioen bezala: «Egia ederra da»”


“Mundu honetan, edonork puta izan nahi ez badu, eta ez artistek bakarrik, den bezala agertzea eta berea duen hori agertzea da gizarteari egin diezaiokeen mesederik handiena; honek aberasten baitu gizartea eta artaldekerietatik ateratzen. Zorionez badira guti batzu beren egiteko hori argi eta garbi daukatenak”


“Libre izaten eta inguruarekin bat nola izan erakusten duen praktika bat da kreazio lana. Beti hala izan dela uste dut nik. Kreazio lanak ezinbestekoa du hala mami nola azalez garaikoa izatea”.

 

PDF-a osorik duzu HEMEN.

 

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan