Hizkuntza ideologien inguruan, Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean

2025-02-06 Albisteak

Haritz Azurmendi jakinkidea Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean izan da Etxepare Euskal Institutuak antolatutako hizkuntza ideologien inguruko mahai inguruan. Otsailaren 3an egin dute Hizkuntza-ideologiak eta euskara. Modernitatetik gaur egunera mahai ingurua, Miren Artetxerekin batera filosofiatik eta soziolinguistikatik, euskararen historia sozialari eta haren normalizazioaren erronkei begiratzeko.

Azurmendik modernitatean zehar euskalduntasunari buruz Euskal Herrian ekoitzi ziren diskurtsoen analisia egin du, eta Artetxek, berriz, hizkuntza-ideologiek euskararen biziberritzean izan dezaketen eraginari buruz hitz egin du: hizkuntza-ideologiek nola eragiten duten praktiketan –eta alderantziz–, eta nola horiek kontuan hartu behar ditugun hizkuntza biziberritze prozesuak pentsatzeko eta beroriei ekiteko. Azkenik, bien arteko elkarrizketa bideratu du Teresa Larruzea bertako irakurleak.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan